XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sail berria: KIRIKO (5-7 urtekoentzat).

Egileak: HORACIO ELENA-ISABEL MARTI.

Orrialdeak: 10 (koloretan).

Erabilera askotarako eranskailuekin eta Oporretako Koadernoak 1. mailatik 6.era bitarte, biak barne.

Hondartzarako eta oporretarako liburuak.

Udaldiko oporrak hurbil dauzkagun honetan, ELKAR argitaletxeak haurrei zuzentzen dien eskaintza liburu berezi eta erabilgarriz zabaldu du.

Kiriki saileko liburuak eta Oporretako koadernoak erabat desberdinak izan arren, badute elementu parekatzailerik: bi sorta hauek udaldirako aproposak izan daitezke.

Lehenengoa testurik gabeko liburu antzeko jostailua da, edonora eraman daitekeen horietakoa, nekez urratzen bait da erabili duten materiale sendoa.

Bestalde, bakarka nahiz lagunartean erabil daitezke Kirikoren liburuak.

Koadernoen, helburua liburu hauetan ohizkoa izaten dena dugu: ikasturtean zehar irabazitakoak ez galtzea eta, aisialdian, ikasitakoak freskatu eta erabiltzea, ahalik eta modurik eroso eta erakargarrienean.

Kirikorekin jolas egin dezagun deituriko sail berriko liburuak, esan bezala, interes bereziko liburu bitxiak dira.

Ez dute testorik eta koloretako marrazkiz osaturik daude, xarma eta liluraz betetako irudiez.

Nahi hainbat aldiz erabili daitezke eranskailu hauek, ez dira alferrik galtzen.

Horrela, haurrak berak hartzen du parte historia eta egoerak asmatzen: munduan gauza bakoitzak bere lekua daukala ikasten du.

Errealitatearen egitura bereganatzen lagunduko dio ariketa honek.

Oso gustora erabiliko dute esku artean material hau 5-7 urtetako haurrek.

TIMUN MAS argitaletxearekin batera ELKAR-ek kalean jarri duen sail honetan orain arte bost liburu argitaratu dira.

Bigarren sorta, Oporretako koadernoek osatzen dute.

ELKARek maiatzaren bukaerarako kalean egongo dira denak, 1. mailatik 6.ra bitartean, biak barne.

Lehenengo bost mailetan, hizkuntza, matematika, esperientzia arloa eta eskulanak lantzen dira.

Gai guzti hauetarako proposatzen diren ariketa eta egin-beharrekoak ikasturtean zehar landu dituzten metodoetan oinarritzen dira, haurrek etendurarik jasan ez dezaten eta ohizko lanei jarraipen eman diezaieten, ariketa eta lanak, beti ere, urtaroari eta oporretako bizitzari lotzen bazaizkio ere.

6. mailako koadernoak monografikoak dira, hau da, koaderno batean hizkuntza bakarrik lantzen da eta bestean matematika, tartean zenbait gurutzegrama, joku eta eskulan sartuz.

Laburbilduz esan beharko genuke material atsegin praktiko eta kolorez betea dela, ikasketak pozik eta neke handiegirik gabe uda garaian egiteko modukoak.

Har dezagun gosaria Tiffany's-en Truman Capote (1924-1984) mende honetako idazle ipar-amerikar handienetako bat izan da.

Halaxe aitortu izan du kritikak eta berak jeniotzat zeukan bere burua.

Breakfast at Tiffany's nobela laburrean isladatzen dira Capote idazlearen meritorik gehienak, berak landu zituen jeneroak eta idatzi zituen obrak zinemak ezaguna egin duen nobelatxo honetan amaitzen ez badira ere.

Nobelatxoa, laburra delako, baina literatur-lan handia lorpenetan. Tiffany`s-en saltzen diren bitxi horietakoren baten preziokoa....

Koro Navarrok ekin dio Capoteren prosa fiña, xarmangarria itzultzeari.

Holly Golithly pertsonai nagusia bezain erakargarria den idazkera.

Koro Navarro bera izan zen Patricia Highsmith-en Poliki politi haizetan ipuinak itzuli zituena, eta oraingo honetan ere ELKAR izan da bere erdal-literatur sailean liburu hau kaleratu duen argitaletxea.

Honetan datza liburu hauen orijinaltasuna: ale bakoitzaren lehenengo orrialdean hamabost eranskailu daude, eta barruko historian, dagokien lekuetan erantsi behar ditu haurrak, pixka bat pentsatu ondoren.